Hainbat hitzaldi eta tailer Arrasaten seme-alaben heziketari buruz

2022/02/01
Hitzaldietan eta tailerretan izena emateko, BAZen, 943 25 20 00 telefonoan edo webgunean.
Hainbat hitzaldi eta tailer Arrasaten seme-alaben heziketari buruz

Arrasateko Udalak zenbait hitzaldi eta tailer antolatu ditu gurasoen hezkuntza lanari babesa emateko, gurasoentzako seme-alaben heziketaren inguruan, datozen hilabeteei begira, otsailaren 9an hasita.

Helburua da gurasoekin hausnartzea seme-alaben heziketaren inguruan, eta gune batzuk eskaintzea gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezkak eta zailtasunak partekatzeko.

Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren “TREBA Gurasoak” prestakuntza ekimenean 4 hitzaldi antolatu dira Arrasaten:

  • Otsailaren 9an: Haurren eta nerabeen ongizaterako eta garapen osasuntsu baterako gakoak. Hizlaria: Leyre Cano
  • Martxoaren 2an: Haurrak, nerabeak eta hezkidetza etxean. Hizlaria: Nerea Lores
  • Apirilaren 6an: Emozioen garrantzia familian. Zelan zaindu seme-alaben emozioak. Haurren eta nerabeen gurasoentzat. Hizlaria: Donna Apellaniz
  • Maiatzaren 6an: Komunikazio ez bortitza. Hizlaria: Nerea Mendizabal

Hitzaldi guztiak 18:00etan izango dira, Kulturaten, areto nagusian.

Bestalde, gurasoentzako 3 tailere ere eskainiko diram seme-alaben adinaren arabera:

  • 0-5 urteko taldea: “Teoriatik eta bizipenetatik abiatutako gurasoentzako tailerra”. Jose Ramon Mauduitek eta Anna Uriostek dinamizatuko dute. Otsailaren 28an, martxoaren 7an, apirilaren 4an eta maiatzaren 2an eta 30ean, 17:30-19:30, Txikitxokoan; aukera egongo da haurrekin batera joateko.
  • 6-11 urteko taldea:  “Gurasotasuna m-z idazten: maitasuna eta mugak”.  Virginia Belategik dinamizatuko du. Martxoaren 15ean, 21ean eta 29an, apirilaren 5ean eta 26an, eta maiatzaren 3an Kulturaten, Garibai gelan, 17:00-18:30.
  • 12-16 urteko taldea: “Gurasotasuna m-z idazten: maitasuna eta mugak”.  Virginia Belategik dinamizatuko du. Martxoaren 15ean, 21ean eta 29an, apirilaren 5ean eta 26an, eta maiatzaren 3an Kulturaten, Garibai gelan, 18:45-20:15.

Hitzaldietan eta tailerretan izena emateko, BAZen, 943 25 20 00  telefonoan eta www.arrasate.eus/izen-ematea