Sexualitate askea eraikitzen heziketa kontziente batetik
2017/04/21
Pertsona bakoitza bakarra delako, seme-alabei bizitzeko eta adierazteko modu propioa eraikitzen laguntzea da gurasoen eginkizunetariko bat
Bide horretan, heziketa afektibo-sexuala garrantzitsua da. Seme-alabak zoriontsu izaten laguntzeko, egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu.
Guzti honen inguruan hausnartzeko Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio antolatu ditu:
- 0-9 URTE - EUSKARAZ Maiatzak 15 18:00-20:00
- 10-19 URTE- EUSKARAZ Maiatzak 16 18:00-20:00
- 10-19 URTE - GAZTELERAZ Maiatzak 17 18:00-20:00
- 0-9 URTE- GAZTELERAZ Maiatzak 18 18:00-20:00
Saioak, Udal Sexologia Zerbitzuko Montse Velasco pedagogoa/sexologia hezitzaileak zuzenduko ditu.
Izen ematea, maiatzak 5a arte, web orrian bertan edo 943.25.20.07 telefonoan
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Arrasateko Udalak 3.500 euro bideratu ditu dirulaguntzetan udalekuetan haurren parte hartzea bermatzeko 2022/07/13
- Arrasateko Udalak eta San Juan Bataiatzailearen parrokiak akordioa lortu dute beste 10 urterako, Musakolako jubilatuen etxeak San Isidron jarraitu dezan 2022/07/12
- Ekainaren 8an amaiera emango zaio Aniztasunaren Hilabeteari ‘El tren de la memoria' zine forumarekin 2022/06/08
- Kulturaten Aspace Gipuzkoaren 50. urteurreneko erakusketa ibiltaria aurkeztu da 2022/05/18