Sexualitate askeari buruzko saioak datorren astean

“Sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzen” saioa 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako da. Maiatzak 5, 6 eta 7an izango dira saioak eta oraindik izena eman daiteke

Gure seme-alabekin batera sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzea garrantzitsua da eta, gaiari elkarrekin heltzeko, Guraso Eskola 2015ek hainbat saio antolatu ditu haur eta gazteen gurasoei zuzenduta. Izan ere, seme-alabek bizitako harreman afektiboak garrantzitsuak dira,  gerora izango dituzten harremanetan eragina izango dutelako.

Zentzu horretan, haur eta gazteek jasotzen duten informazioa bezain garrantzitsua da (izugarri inportantea) beraien  ingurukoek sexualitatea bizitzeko duten modua.  Zoriontsu izatera bultzatzeko, egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu.

Guzti honetaz hausnartzeko aukera izango da “Sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzen” saioetan.

Saioen egun eta orduak

Guztira hiru saio izango dira, seme-alaben adinaren arabera banatutakoak. Hiru saioak Kulturateko Loramendi gelan izango dira:

0-5 urte:

  • 5 de mayo (14:45-16:15) Castellano.

6-18 urte:

  • Maiatzak 7 (18:00-20:00). Euskaraz.
  • 6 de mayo (18:00-20:00). Castellano.

 

Nahi izanez gero, oraindik aukera dago saioetan izena emateko: 943.25.20.07 - prebentzio@arrasate-mondragon.net