Sexualitatea haurtzaroan eta nerabezaroan

Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak eta Prebentzio Zerbitzuak, 0-16 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio antolatu ditugu.

Oso normala da gai honen inguruan zalantzak edukitzea, askotan helduok ez dugulako holako heziketarik jaso. Saio hauetan, giro ziur eta erlaxatuan, zalantza horiek argituko ditugu Arrasateko Sexologia Zerbitzuko profesionalen eskutik.

Saioen helburua gure seme-alabengana hobeto heltzen jakitea izango da, baita sexualitateari dagokionean  ere. Gaur egun gazteek gero eta azkarrago esperimentatzen dutela esaten da, baina horrela al da? honen inguruan hitz egiteko aukera ere izango dugu. Anima zaitezte guregana etortzen eta elkarlanean jarriko gara!

Guzti honen inguruan hausnartuko da seme-alaben adinaren arabera Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo diren saioetan:

  1. 0-5 urte: maiatzak 25, 17:00-18:30
  2. 6-12 urte: ekainak 1, 17:00-18:30
  3. 12-16 urte: ekainak 8, 17:00-18:30

Izena emateko epea: hitzaldi bakoitzaren aurreko ostiralean.

http://www.arrasate.eus/izen-ematea

943 25 20 07