SHREC proiektua garatzeko eta dinamizatzeko teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua
2021/02/15
Arrasateko Udalak SHREC proiektuaren eduki teknikoen lanketaz arduratzeko eta horrekin lotuta Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legean ezarritako zehaztapenak garatzeko teknikari bat kontratatuko du presazko izaerarekin.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Titulazioa: unibertsitateko gradua edo baliokidea izatea.
- Euskararen ezagutza: C1 edota 3. Hizkuntza eskakizuna egiaztaturik edukitzea.
- Ingelesaren ezagutza: B2 edota 2. Hizkuntza eskakizuna egiaztaturik edukitzea.
Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten hautagaiek LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian) eman behar dute izena otsailaren 24 arte.
Egingo den hautaketa prozesuari buruzko informazioa HEMEN kontsulta daiteke.
Albiste erlazionatuak
Enplegua
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11