Soli Fest Azoka Solidarioa

2018/05/29
Card image cap
Ekainaren 1ean, ostirala, Erguingo gaztetxokoko gazteek antolatuta, Jaialdi Solidarioa egingo da.

Erguingo gaztetxokoan ekimen solidario bat antolatu dute hurrengo ostiralerako, ekainaren 1erako: ERGUIN SOLIFEST – Erguingo gaztetxokoaren I. Azoka Solidarioa. Asmoa da biltzea etxean egoera onean egon arren, jada erabiltzen ez ditugun arropak eta bildutako guztiarekin 2. eskuko azoka egitea. Arropa 3 gaztetxokoetan jasoko da astean zehar, zehazki asteartean eta asteazkenean, 17:00-20:00.

Bildutako arropa guztiarekin, eta honetaz gain, astean zehar gazteek egingo dituzten eskulanekin eta jakiekin azoka egingo da ostiralean, ekainaren 1ean, 17:30-20:00 Itxaropena plazan. Azokaz gain, musika, ikuskizuna eta bestelako animazioa ere egongo da.

17:30, azokaren irekiera eta hitzaurrea

18:00, gonbidatu berezia (bidezko merkataritza proiektua ezagutzera emateko)

18:30, djembe perkusio festa

19:00, "Mugiru girgilluak" ikuskizuna

20:00, itxiera