Sorosleen lan poltsa sortuko du Udalak

2019/05/28
Arrasateko Udalak sorosleen lan poltsa sortzeko oinarriak onartu ditu.

Hautagaiek maiatzaren 29tik ekainaren 3 arteko epea daukate izena emateko (biak barne), Lanbide, BAZ edo udal webgune bidez.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.