Sunchales hiria eta Arrasateren arteko senidetzea

2007/02/27
Card image cap
Atzo eguerdian ez ohiko Osoko Bilkuran onartu eta sinatu zen Argentinako Sunchales hiriaren eta Arrasateren arteko senidetzea. Honela, Arrasateren lehen senidetzea izan da. Hitzarmena irakurri.

Argentinako Santa Fe probintzian dago Sunchales, 200 urteko historia duen hiria, gaur egun 20.000 biztanle inguru dituena. Pasa den mendeko 30. hamarkadan hasi zen bertan kooperatibismoa lehen urratsak ematen, eta gaur egun, Argentinako kooperatibismoaren hiriburu nazionala da. Sunchales hiriaren web orria ikusi.

Sinadura ekitaldia eta oparien elkartrukea egin ondoren, etorkizunean hainbat arlotan (kulturan, hezkuntzan...) elkarlanean eta elkartrukean aritzeko asmoa azaldu dute.