TAO bertan behera eta azoka zabalik, martxoaren 17an Arrasateko Udalak koronabirusaren aurrean hartutako neurrien artean

2020/03/17
Card image cap
Neurriak apirilaren 1a bitarte egongo da indarrean, abisu berririk ezean

Koronabirusa (Covid-19) ekidin eta bere hedapena saihesteko neurri berri ugari hartu ditu Arrasateko Udalak egoeraren eboluzioa kontuan izanda. Berri hauen berri gaur goizean Udal Gobernuak bozeramaile berezian partekatu eta adostu ditu oposizioarekin. Azken egunetan presentzialak izan diren bozeramaile bereziak bihartik aurrera era telematikoan egingo dira egunero egoerari jarraipena egiteko.

 Hartutako neurriak gaur, martxoak 17, sartuko dira indarrean eta apirilaren 1era bitarte luzatuko dira, abisu berririk izan ezean.

Honakoak dira Arrasaten Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurri berriak martxoaren 17an:

  • Azoka ireki egingo da (indargabetuz 2020ko martxoaren 16ko ebazpena). Azokaren kasuan Azokako atean jarriko diren jarraibideak errespetatzea eskatzen da eta gogorarazten da azokara erostera banaka joan beharko dela.
  • TAO ez da aplikatuko.
  • Udaletxeko Tasak eta Zergak ez dira alarma egoera dirauen bitartean kobratuko (zaborrak eta ibilgailuen gaineko zerga).
  • Larrialdi Egoerak dirauen egunetan, administrazio prozeduren epeak etenda geratuko dira, beraz, edozein dokumentu aurkezteko premiak itxaron dezake.

 

Telematikoki hartatuko dira herritarrak honako kanalen bitartez: 010 / 943 252 000 telefonoak eta baz@arrasate.eus helbidearen bitartez. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30 - 19:00 eta larunbatetan 9:00 - 13:00.

Arrasateko Udalak lasaitasunerako deia helarazi nahi die herritarrei. Hartutako neurriak aldi bereko kutsadura masiboa ekiditeko prebentziorako dira. Janari eta lehengaien hornidura bermatuta dago, eta zentzuz jokatzea eskatzen da, agintariek emandako gomendioak jarraituz. Gaixotasun sintomak sentituz gero, ez joan Osasun Zentrora, geratu etxean eta deitu 900 203 050 telefonora.