Arrasateko Udala TAO sistemaren seinaleak jartzen hasi da
2021/07/06
Adieraziko da gunez gune eta unez une non jarriko diren seinaleak, bertako erabiltzaileak eta bizilagunak jakitun izan daitezen
Astelehenean, uztailak 5, TAO sistema berriaren seinaleak margotzen eta jartzen hasi dira. Eremu handia denez, aurreikusi da lan guztiak egiteak 3 hilabete iraungo duela.
Adieraziko da gunez gune eta unez une non jarriko diren seinaleak, bertako erabiltzaile eta bizilagunak jakitun izan daitezen.
Hori horrela, denboraldi horretan epe luzez autoa geldirik utzi behar dutenei, eskatzen zaie TAO gunetik kanpo geratzen diren aparkalekuak erabiltzea horretarako.
TAO sistema berriaren bidez Arrasaten asmoa da mugikortasun eredu jasangarriagoa eta oinezkoentzat atseginagoa eta erakargarriagoa eraikitzea, autoen joan-etorria gutxitzeko. 2021eko irailean jarriko da martxan.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04
- TAO sisteman udan zehar burutuko dituen aldaketak iragarri ditu Udalak 2022/03/09