Udalak parte hartze prozesu bat zabaldu du Tokiargi jubilatuen etxeko plazan arrasatear artista ugarik margotuko duten horma irudia aukeratzeko

2021/03/16
Card image cap
Hiru proposamen landu dira, eta auzoak berak erabakiko du diseinurik gogokoena. Jada zabalik da bozkatzeko epea, eta martxoaren 26ra arte luzatuko da.

Arrasateko Udalak Tokiargi jubilatuen etxeko plazan horma irudia margotuko du, Pook arrasatear artista taldearekin elkarlanean:  Joana Manzizidor eta Lexuri Doyague. Ekimena prentsaurrean aurkeztu du Maitane Muñoz Goikoetxea Gizarte Ongizateko eta Gazteriako zinegotziak auzoko eragileekin elkarlanean. Muñozek azaldu duenez, “ekimena bultzatu dute espazio honi bizi berri bat emateko, beste pausu bat gehiago udalerria birmoldatzeko, udal gobernuarentzat estrategikoa dena”.

Horma irudia margotuko dute arrasatear artista ugarik Tokiargi jubilatuen etxea dagoen aurreko plazako horman. Hiru proposamen landu dira eta auzoak berak erabakiko du zein duen gogokoen. Horretarako, kutxa bi jarriko dira: bata, Tokiargi jubilatuen etxean bertan eta, bestea, beheko liburutegian.

Jada zabalik da bozkatzeko epea, eta martxoaren 26ra arte izango dute aukera auzotarrek beren horma irudi proposamen gogokoena aukeratzeko. Aurreikusita dago margotze lanak egitea apirilaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean. 

Argazkia 1

Argazkia 2

Argazkia 3