Trafiko aldaketak Arrasateko zabalgunean Garibai, Biteri, Gipuzkoa, Deba eta Etxetxikiak kaleen egokitzapenagatik deseskalatze egoera berrira

2020/06/16
Card image cap
Kaleotan, Koronabirusaren ondoriozko konfinamendua arindu eta herritarren segurtasuna bermatze aldera, oinezkoentzako espazio berriak mugatzeko lanak egin ziren oinezkoentzako bilakatuz behin-behinekoz.

Arrasateko Garibai, Biteri, Gipuzkoa, Deba eta Etxetxikiak kaleetan trafiko aldaketak burutuko ditu Udalak kaleak deseskalatze fase berrietara egokituz. Kaleotan, Koronabirusaren ondoriozko konfinamendua arindu eta herritarren segurtasuna bermatze aldera, oinezkoentzako espazio berriak mugatzeko lanak egin ziren oinezkoentzako bilakatuz behin-behinekoz. Arrasatearrei segurtasun-distantzia mantentzea erraztea zuen helburu. Udaleko alderdi politiko guztiek ahobatez onartu zuten behin-behineko egokitzapena.

Orain, deseskalatzearen 3. fasean murgilduta, jada mugikortasuna askeagoa da, eremu ezberdinetan ibili daiteke, betiere segurtasun neurri oro betez eta distantzia bermatuz, eta hainbat kaleetako oinezkoentzako eremu hauetan egokitzapenak egingo dira. 

Garibai etorbideak, Maalako biribilgunetik Biteri kaleraino, motordun ibilgailuentzat guztiz itxita jarraituko du, baita Grupo San Juaneko erreka bazterreko pasabideak ere. Biteri etorbideak norantza bikoitzarekin jarraituko du, Nafarroa etorbidea eta Garibai etorbidearen artean.

Astelehenetik aurrera Gipuzkoa etorbidea zabalduko da, baina Elmako biribilgunetik Maalako biribilgunerako norantza izango du bakarrik. Kontrako norantzan itxita jarraituko du. Bestalde, Garibai Etorbidea 16 (Villa Amparo) eraikinaren atzeko kalera ezingo da Etxetxikiak kaletik sartu, hau da, hasierako egoerara itzuliko da.

Euskal Herria plaza inguruari dagokionez, Deba etorbidea, Etxetxikiak kalea eta Euskal Herria plazara bideko kale izkinara arteko bidea norantza bakarrekoa izango da astelehenetik aurrera, adierazitako norantzan aparkalekuak baterian jarriko dira. Kontrako norantza Euskal Herria plazako kale bueltatik egingo da, hau ere norantza bakarrekoa izanik, aparkalekuak baterian dituela, Deba etorbidetik Etxetxikiak kalerako norantzan. Etxetxikiak kaleak, tarte horretan, Gipuzkoa etorbidetik Deba etorbiderako norantza bakarrik izango du, beraz, hortik ezingo da Gipuzkoa etorbiderantz irten.