Trafiko mozketa Azoka kalean otsailaren 15ean

2024/02/14
Card image cap
Argazkia: Google Street View
Seber Altube plazan dauden lur azpiko edukiontziak behin betikoz ixteko lanak egiteko, Azoka kalea trafikoari itxita egongo da otsailaren 15ean 8:00etatik 14:00etara.

Aspaldi da lur azpiko edukiontzi hauek matxuratuta eta zerbitzuz kanpo daudela, ondorioz, ez dute erabilerarik izan azken urteetan. Izan ere, sistema honek zituen ohiko matxurak eta mantentze garestiagatik, edukiontzi arruntak jartzea erabaki zen. Urteak dira bizilagunek ohiko edukiontziak erabiltzen dituztela, beraz, bertan dauden zuloak behin betiko trenkatuko dira.

Lanak behar bezala egiteko, Azoka kalea trafikora itxita egongo da otsailaren 15ean 8:00etatik 14:00etara.

Itxiko den eremua behar bezala seinaleztatzeko, hesiak jarriko dira.

Barkatu itxiera dela-eta sortutako eragozpenak.