Trafiko mozketa Gazteluondo kalean, urtarrilaren 2tik 5era

2023/12/29
Card image cap
Trafikoa moztuko da Gazteluondo kalean urtarrilaren 2tik 5era.

Arizmendi ikastolak Gaztelupe gunean (San Viator eraikina) egin behar dituen eraikuntza lanak direla eta, datorren martitzenetik egubakoitzera, hau da, urtarrilaren 2tik 5era (biak barne), Gazteluondo kalea itxita egongo da, 08:00etatik 18:00ak arte. Ondorioz, adierazitako ordutegian ibilgailuek ezingo dira kale horretatik pasatu.

Itxiko den eremua behar bezala seinaleztatzeko, hesiak jarriko dira.

Barkatu itxiera dela-eta sortutako eragozpenak.