Trafikoa itxita Santa Teresa, Agerre eta Galizia kaleetan, abenduaren 4an eta 5ean

2023/12/01
Agerre, Santa Teresa eta Galizia kaleak
Trafikoa itxita Santa Teresa, Agerre eta Galizia kaleetan, abenduaren 4an eta 5ean
Argazkia: Goiena

Musakola eta Santa Teresa arteko igogailuetako lanak direla eta, datorren astelehenean eta martitzenean, hau da, abenduaren 4an eta 5ean, Agerre eta Santa Teresa kaleak itxita egongo dira 08:00etatik 14:00ak arte.

Horrez gain, aipatu bi egun horietan Galizia kalea ere itxita egongo da ibilgailuentzat 14:00etatik 18:00ak arte. Horren ondorioz, adierazitako ordutegietan ibilgailuek ezingo dute kale horietatik pasatu.  

Hesiak jarriko dira itxiko den eremua behar bezala seinaleztatzeko.

Barkatu itxiera dela-eta sortutako eragozpenak.