Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea Maritxu Kajoi egunean
2025/09/30
Maritxu Kajoi eguneko jaia dela eta, urriaren 3an, 18:00etatik hasi eta urriaren 4ko 08:00etara erantsitako argazkian adierazitako kale zatiak (Otalora eta Zarugalde kaleak) zirkulaziorako moztuko dira. Jai-gunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko neurri gisa hartu da erabakia.
Dena den, salbuespenak izango dira bertako garajeetako ibilgailuentzat, sartu eta irten ahal izango dira, baita larrialdi ibilgailuak eta hondakinen kamioiak ere bertatik igaroko dira.
Herribusa, aldiz, ez da igaroko itxitako eremutik; eta ordu tarte horretan San Frantziskoko biribilgunean eta Muxibarrekoan izango ditu behin-behineko geralekuak.
TAO sistemarik gabe ostiralean
TAO sistema ere bertan behera geratuko da Maritxu Kajoi egunean, urriaren 3an. Ondorioz, aparkaleku tasa ez da indarrean egongo egun osoan zehar, eta ibilgailuek ordaindu gabe aparkatu ahal izango dute TAO eremuetan.
Kale mozketak, autobus zerbitzuaren egokitzapena eta TAOren behin behineko etetea behar bezala seinaleztatuko dira.