Trafiko mozketak JL Iñarra kalean datorren ostegunean, ekainak 19

2025/06/17
Card image cap
Argazkia: Mondraberri
JL Iñarra kalean egingo diren obren ondorioz, trafikoa moztuta egongo da ibilgailuentzat datorren ostegunean, ekainaren 19an, goizeko 8:00etatik 13:00etara.

Mozketa horrek eragina izango du hiri-autobusaren JL Iñarra 28 inguruko geltokian ere, eta bertan behera geratuko da adierazitako ordu tartean.

Hala ere, Altamirazpi kalera, JL Iñarra kaleko garajeetara eta La Merced-eko aparkalekura irits daiteke, alde batetik ez bada bestetik. Dena den, ezingo da JL Iñarra kalea zeharkatu osorik ibilgailuekin goizeko 8etatik 13ak arte.