«Tratu Berdintasuna eta Diskriminaziorik Eza» ikastaroa eskainiko da Jokin Zaitegin

2023/10/16
Card image cap
Ikastaroa urriaren 23an eskainiko da, 10:00etan, besteak beste elkarteetako, ikastetxeetako edota ludoteketako profesionalei zuzenduta.

Datorren urriaren 23an, Kulturaten Jokin Zaitegi gelak «Tratu Berdintasuna eta Diskriminaziorik Eza» ikastaroa jasoko du, Biltzenen eskutik. Biltzen da titulartasun publikoko zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dagoena.

Saioa 10:00etan hasi eta ordu bi iraungo du eta zuzenduta egongo da, besteak beste, elkarteetako, ikastetxeetako edota ludoteketako profesionalei. Plazak mugatuak dira eta interesdunek izena eman dezakete Aniztasun teknikariarekin zuzenean harremanetan jarrita (943 25 20 07 edo vjuez@arrasate.eus), urriaren 20a baino lehen.

Landuko diren edukien artean, nabarmentzen dira:

  • Diskriminazio moduak eta esparruak
  • Arau esparrua
  • Borroka diskriminatzailean dauden zailtasunak
  • Gutxiespenaren eta diskriminazioaren aurka borrokarako eskura dauden baliabideak