TREBA egitaraua Arrasaten: ongizate emozionala ardatz

2025/10/06
Card image cap
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek elkarlanean sustatutako TREBA prestakuntza egitaraua Arrasatera iritsiko da berriz aurten. Programa hau nerabeei, gazteei eta gurasoei zuzenduta dago, eta helburu nagusia da ongizatea, garapen pertsonala eta gaitasun hezitzaileak indartzea, belaunaldi ezberdinen behar eta erronkei erantzunez.

TREBA programaren bidez, honako arlo hauek lantzen dira:

  • TREBA nerabeak: nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea, euren errealitate eta beharretara egokitutako saioen bidez.
  • TREBA gazteak: ahalduntze prozesua sustatzea, garapenerako eta hazkunde pertsonal zein kolektiborako espazioak eskainiz.
  • TREBA gurasoak: hezkuntza-gaitasunak indartuz, seme-alaben bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea.

6 saio ongizate emozionala lantzeko

Aurten, ongizate emozionala izango da Arrasateko edizioaren ardatza. Horretarako, honako saio hauek antolatu dira:

Gaia

Emalea

Data / Lekua

TREBA nerabeak

 

 

Ongizate emozionala. Kuadrilen saltsak

Beñat Benitez

Urriak 28, martitzena – 17:30-19:30, Gaztelekuan

Ongizate emozionala. Oinarrizko ikastaroa

Hariak

Azaroak 14, egubakoitza – 17:30-19:30, Gaztelekuan

TREBA gazteak

 

 

Ongizate emozionala. Oinarrizko ikastaroa

Ainhoa Urretagoiena

Azaroak 12, eguaztena – 17:30-20:30, Kulturate (Jokin Zaitegi aretoa)

Ongizate emozionala. Jende aurrean aske komunikatu

Ainhoa Urretagoiena

Azaroak 19, eguaztena – 17:30-20:30, Kulturate (Jokin Zaitegi aretoa)

TREBA gurasoak

 

 

Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko

Miren Ros

Azaroak 10, astelehena – 18:00-19:30, Kulturate (Areto nagusia)

TREBA programari buruzko informazio zabalagoa eta eguneratua eskuragarri dago hemen: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/nerabeak