Txikitxokoa itxita egongo da hurrengo asteko eguaztenetik egubakoitzera, egokitze lanak direla-eta

2023/11/03
Lanak azaroaren 8, 9 eta 10ean egingo dira, eta azaroaren 11n, zapatuan, zabalik izango da berriro ere 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako zerbitzua.
Txikitxokoa itxita egongo da hurrengo asteko eguaztenetik egubakoitzera, egokitze lanak direla-eta

Arrasateko Udalaren Txitxitxoko aisialdi gunea itxita egongo da hurrengo astean hiru egunez. Datorren eguaztenetik egubakoitzera egokitze lanak egingo dira espazioan, eta, hori dela eta, azaroaren 8, 9 eta 10ean ezingo da erabili 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako gunea. Behin lanak amaituta, azaroaren 11n, zapatuan, normaltasunez zabalduko ditu ateak berriz ohiko ordutegian: 9:00-14:00 eta 16:00-20:00.