Uarkape frontoiko kristalezko fatxada garbituko da abuztuan

2015/07/30
Abuztuaren 11an Uarkape frontoiko kristalezko fatxadaren garbiketa hasiko da

Lan hauek egiteko beharrezkoa da gaitasun berezia duen enpresa bat kontratatzea, besteak beste, kanpoaldeko garbiketa guztia altueran egin beharreko lanak baitira, plataforma igogailu batekin lagunduta.

Bost enpresei aurrekontua eskatu ondoren, preziorik merkeena eskaini duen UNI2 enpresari esleitu dio Udalak garbiketa lan hauek egitea, 3.141,16 €-ko prezioan.

Uarkape frontoiaren kristalezko fatxada 2009an garbitu zen azkeneko aldiz.

Harrez gero, zikina pilatu da frontoiko fatxada dotorean eta garbiketa on baten beharrean dago.

Udalak adostu du lanak egingo duen enpresarekin hiruzpalau egunen buruan Uarkapeko fatxada guztiz garbi gelditzea.