Udaberriko oporrak gaztegunean eta ludotekan

Opor hauetarako egitarau bereziak antolatu dira ludotekan (3-11 urtekoentzat) eta gaztegunean (12-17 urtekoentzat).

Udaberriko oporretarako egitarau bereziak antolatu dira herriko gazteentzat. Pazko astean burutuko dira ekintzak.

 

GAZTEGUNEAN: kirola eta aisialdia

  • Apirilak 23, martitzena, Monterronen ilargi berdea: slack line, oihalak, tranpolinak... 17:30etan Monterronen.
  • Apirilak 24, eguaztena, surf ikastaroa Zarautzen. Irteera 9:30etan Garibaieko autobus geltokitik. Prezioa 10 euro.
  • Apirilak 25, eguena, orienting Arrasate, 17:30etan gaztegunetik abiatuta.
  • Apirilak 26, egubakoitza, eskalada ikastaroa Udalan, 10:00etan gaztegunetik abiatuta.
  • Apirilak 27-28, zapatu eta domeka, akanpada Aramaioko Andra Marin, 10:00etan gaztegunean. Prezioa 3 euro.

 

LUDOTEKAN:

  • Apirilak 24, eguaztena, irteera Oñatiko San Martin parkera, 10:00-14:00
  • Apirilak 25, eguena, olinpiadak + merendola Biteri plazan, 17:00-20:00
  • Apirilak 26, egubakoitza, mendi irteera, 10:00-14:00