Udaberriko oporretarako egitarau berezia Arrasaten haur zein nerabeentzat

2022/03/29
Card image cap
Izen emateak zuzenean ludoteketan eta gaztetxokoetan burutu daitezke; gaztetxokoen kasuan, gainera, kartelean ageri den QR formularioa betez edota gaztetxokoen sare sozialetan.

Udaberriko oporretan disfrutatzeko egitarau bereziak antolatu dituzte aurten ere Arrasateko udal ludotekek eta gaztetxokoek. Ekintza guztietan izena emateko epealdia zabalik dago jada. Honakoa da antolatu den eskaintza:

LUDOTEKAK  / izen emateko azken eguna: apirilak 1

  • Apirilak 20 eguaztena, 17:00-20:00 zirkoko elementuak sortzeko tailerra.
  • Apirilak 21 eguena, 10:00-14:00 Oñatiko txokolateixara bisita.
  • Apirilak 22 egubakoitza, 17-00-20:00 karapaixo tailerra.
  • Apirilaren 20etik 21era, Garaioneko aterpetxera irteera (9-12 urtekoentzat) 30 €.

GAZTETXOKOAK / izena emateko azken eguna: apirilak 11

  • Apirilak 19 martitzena 10:00-18:00, konkis frogak Monterronen / 2€ fidantza.
  • Apirilak 20 eguaztena 18:00-22:00, pizza + peli Musakolako gaztetxokoan.
  • Apirilak 21 eguena 10:00-18:00, surf egitera Debara / 5 € plaza mugatuak.
  • Apirilak 22 egubakoitza 17:00-21:00, txilling eguna San Andreseko gaztetxokoan.
  • Apirilak 23 zapatua 10:00-18:00 Ur Ederrara egun pasa + argazkilaritza ikastaroa / 5 €.   
  • Apirilak 24 domeka 17:00-21:00 ogia egiten ikasi Erguingo gaztetxokoan.

Izen emateak zuzenean gaztetxokoetan burutu daitezke, kartelean ageri den QR formularioa betez edota gaztetxokoen sare sozialetan.