udaberriko ostegunERO, azken emanaldia
2020/05/26
Maiatzaren 28an 'udaberriko ostegunERO' zikloa amaitzeko, programazio berezia prestatu dugu Arrasateko bibliotekan. Debagoieneko 5 ipuin kontalari izango ditugu, 10-15 minutuko ipuin saioak eskaintzen online, haur eta helduentzat. Kolaborazio bati esker, saioetako bat zeinu hizkuntzan ere egongo da.
Egitaraua:
HAURRENTZAT
Dorleta Kortazar (ESKORIATZA) & Carolina Rementeria: 4 urtetik gorakoentzat. Euskaraz eta zeinu hizkuntzan.
Lander Juaristi (BERGARA): 6 urtetik gorakoentzat. Euskaraz.
Vanessa Gonzalez (ARRASATE): 10 urtetik gorakoentzat. Euskaraz.
HELDUENTZAT
Maider Alcelay (ARRASATE). Euskaraz.
Virginia Imaz (ANTZUOLA). Gaztelaniaz.
Emanaldi hauek ikusgai egongo dira maiatzaren 28an, osteguna, 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka
Albiste erlazionatuak
Biblioteka
- Arrasateko Udal Bibliotekak 12.000 bazkide baino gehiagorekin itxi zuen 2021a 2022/04/19
- ‘Biblioteka etxera’ zerbitzu berria 80 urtetik gorako pertsonentzat 2021/06/08
- Bihartik aurrera ikasi eta irakurri ahal izango da Arrasateko udal bibliotekan, eta ordenagailuen zerbitzua ere eskainiko da 2020/06/17
- Astelehenean ekingo dio berriro bere jarduerari Arrasateko Udal Bibliotekak 2020/05/29