udaberriko ostegunERO: maiatzak 7ko programazioa

2020/05/06
Card image cap
Maiatzak 7an ikuskizun hauek izango ditugu: ADIN GUZTIENTZAT: Imanol Ituiño. "Magia saioa etxetik". HELDUENTZAT: Maite Franko. “Alargun gaztea”.

Arrasateko bibliotekan martxan daukagu “udaberriko ostegunERO” zikloa. Astero jarduerak eskaintzen ditugu online, haur zein helduentzat. Maiatzak 7an ikuskizun hauek izango ditugu:

ADIN GUZTIENTZAT: Imanol Ituiño. "Magia saioa etxetik". Magoak ikuskizun berria prestatu du, eta Arrasateko bibliotekaren webean estreinatuko da. Familian ikusteko aproposa. Izan gertu bi dado eta karta sorta bat.

HELDUENTZAT: Maite Franko. “Alargun gaztea”. Ipuin bat kontatuko du 15 minututan.

Emanaldi hauek ikusgai egongo dira ostegunean 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka