Udaixe 2018

2018/06/08
Card image cap
12-17 urte arteko nerabeentzako udako ekintzetan izena emateko epea zabaldu da.

Hemen da Udaixe 2018! herriko gazteei zuzendutako ekintza plana udarako. Ekainaren 27tik uztailaren 13ra arte, aukera paregabeak dituzte aisiaz gozatzeko. Ekintzak bi taldetan antolatuta daude: 6AK BAIETZ eta IHESBIDEAREN ITUNA.

6AK BAIETZ:

Ekainaren 27tik uztailaren 6ra ekintza ezberdinak gazteen eskura. Prezioa: 30 euro (ekintza solteetan izena emateko aukera ere badago):

  • Ekainak 27, eguaztena: USAKORA IRTEERA BIZIKLETAN
  • Ekainak 28, eguena: DONOSTIARA IRTEERA + SEXUALITATE TAILERRA – 7 euro
  • Ekainak 29, egubakoitza: GAZTE AFARIA GAZTEGUNEAN + PELIKULA – 3 euro
  • Uztailak 2, astelehena: MUTRIKURA IRTEERA – 7 euro
  • Uztailak 4, eguaztena: ARGAZKIGINTZA IKASTAROA – 3 euro
  • Uztailak 6, egubakoitza: ZARAUTZERA IRTEERA + SURF IKASTAROA – 15 euro

 

IHESBIDEAREN ITUNA – 20 euro

Uztailaren 10etik 13ra, 4 egun, 3 gau eta 11 abentura, kanpaldia bailarako mendietan.

 

Izena emateko epea: ekainak 21, on-line, Gazte Bulegoan edo gaztetxokoetan.