Udaixe 2021!

2021/06/08
Card image cap
Udaleko Gazteria sailak udako egitaraua prestatu du 12-17 urte arteko gazteentzat.

Ekainaren 2tik uztailaren 13ra bitartean egitarau zabala antolatu dugu, denetariko ekintzekin: irteerak, tailerrak, ekintzak eta lasai egoteko momentuak uztartuko ditugu. Gazteen proposamenak entzun eta haiei leku egin diegu, eta osasun irizpideak zainduko dira une oro.

Izena eman behar da, ekainaren 20a baino lehen, gaztetxokoetan zuzenean edo zerbitzuetako sare sozialen bitartez.

Egitaraua:

  • Ekainaren 28an, astelehena, 16:00-20:00: gune lasaia San Andresko gaztetxokoan, eta baita ekintzak ere: aukera egongo da batido goxoak prestatzeko
  • Ekainaren 29an, martitzena, 16:00-20:00: sexualitate tailerra Musakolan.
  • Ekainaren 30ean, eguaztena, 16:00-20:00: Ginkana erdigunetik abiatuta.
  • Uztailaren 1 eta 2an, eguena eta egubakoitza: Bibak Kurtzetxikin. Irteera eguenean 14:00etan eta itzulera egubakoitzean 14:00etan.
  • Uztailaren 5ean, astelehena, 16:00-20:00: gune lasaia San Andresko gaztetxokoan, eta ekintzak gurago dituenarentzat karaokea.
  • Uztailaren 6an, martitzena, 20:00-23:00: argazkigintza iluntzean tailerra Erguindik abiatuta.
  • Uztailaren 7an, eguaztena, 11:00-19:00: Usakora bizikletan Musakolatik abiatuta.
  • Uztailaren 8an eta 9, eguena eta egubakoitza: Gaztekonkis. Irteera eguenean 12:00etan eta itzulera egubakoitzean 14:00etan.
  • Uztailaren 12an, astelehena, 11:00-19:00: Paddle Surf Landan. Prezioa: 10 euro.
  • Uztailaren 13an, martitzena, 11:00-19:00: Hondartzara irteera. Prezioa: 5 euro.