UDAIXE 2026: Arrasateko nerabeentzako udako aisialdi eskaintza hemen da
2026/05/27
Ekainaren 29tik uztailaren 16ra bitartean, 12 eta 17 urte arteko gazteek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute "6ak baietz!" eta "Gaztekonkis" programen bidez
Arrasateko Udalak prest du jada aurtengo UDAIXE 2026, 12 eta 17 urte bitarteko herriko nerabeei zuzendutako udako programa. Egitarau hau nerabeekin beraiekin adostu da, haien interesetara egokitutako aisialdi eskaintza bermatzeko.
Bi ekintza multzo nagusi
Aurtengo eskaintza bi bloke nagusitan banatzen da:
- “6AK BAIETZ!”: Ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean burutuko da, astelehen, eguazten eta egubakoitzetan. Ekintza hauek hartzen ditu barne:
- Ekainak 29: Arratsalde pasa Urkulun (16:00-21:00).
- Uztailak 1: Big Sup ekintza Orion (11:00-19:00).
- Uztailak 3: Udalako igerilekuetara irteera (16:00-20:30).
- Uztailak 6: Paintballa Donostian (11:00-19:00).
- Uztailak 8: Oma basoa eta Basondo babeslekua bisitatzea (10:00-18:00).
- Uztailak 10: Sukaldaritza tailerra (izozkiak eta brotxetak) Arrasaten (16:00-20:00).
- “GAZTEKONKIS”: Uztaileko hirugarren astean, uztailaren 14tik 16ra, abentura eta akanpada ekintzak egingo dira Garaion abentura gunean.
Prezioak eta izen-ematea
Parte-hartzaileek ekintza guztietan edo solteetan izena emateko aukera dute, eta honako prezio hauek izango dituzte ekintzek:
- "6ak baietz!" pack osoa: 25 euro.
- Ekintza solteak:
- Urkulu, Udala eta sukaldaritza doakoak dira
- Orio, Paintball eta Oma basoa, berriz, 10 euro ekintza bakoitzeko.
- Gaztekonkis: 30 euro.
Izen-ematea zabalik dago eta lekuaren arabera epeak desberdinak dira:
- Gaztetxokoetan: Ekainaren 12ra arte.
- Gaztelekuan: Ekainaren 14ra arte.
- Gazte Bulegoan edota online: Ekainaren 19ra arte.
Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek Gaztetxokoetara jo dezakete edo Gazte Bulegoarekin harremanetan jarri: 943 25 20 65 telefonoan edo gaztebulegoa@arrasate.eus helbidean.