Udal azokara iristeko igogailua jarriko da
“Udal azokan sarbidea erreformatu eta igogailua jartzeko proiektua” 2014ko uztailaren 21ean onartu zuen Udalak. Dagokion lizitazio espedientea jarraitu ondoren, Construcciones Moyua, SA enpresak burutuko ditu obra horiek. Obren aurrekontua 159.626,42 Eurokoa da (BEZ barne).
Lanak hilabete honetan hasiko dira eta bi hileko epearen buruan bukatuko dira, egindako aurreikuspenen arabera.
Gaur egun kanpoaldeko eskailerak dauden lekuan jarriko da igogailua, horretarako eskailerak apurtu egingo dira eta berriak egin. Igogailuak 20 lagunentzako gaitasuna izango du.
Obrak irauten duen artean, eskailera horiek itxita egongo dira eta azokara heltzeko sarbideak izango dira barruko eskailerak eta kanpoko arrapala.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04