Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea zabalik da

2010/09/20
Card image cap
EUSKARA IKASTEKO BIDE ZUZENA. Hori da aurten Gipuzkoako udal euskaltegiek aukeratu duten leloa.

Arrasateko Udal Euskaltegian zabalik da ikasturte honetarako izena emateko epea. Aurten ere eskaintza zabala izango duzu eskura: hala nola,  euskalduntzearen maila guztiak, alfabetatzea, EGA, Hizkuntz Eskakizunak (1.a, 2.a, 3.a eta 4.a), autoikaskuntza ikastaroak, euskalkia, hitanoa, gazte etorkinei eskainitako hizkuntza errefortzuak, merkatari eta ostalaritzako ikastaro bereziak...

Ikasleek, langabetuek eta jubilatuek prezio erdia ordaindu behar dute eta, horretaz gain, beka sistema ere badago. Hori guztia euskara ikasteko aitzakiarik izan ez dadin.

Informazio gehiagorako jo ezazu ondorengo helbidera: