Udalak 13 langabe kontratatuko ditu

2025/10/20
Card image cap
Lanbideren Enplegua Sustatzeko 2025eko toki-ekintzetako programaren barruan

Kontratuen ezaugarri orokorrak

Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2025eko programaren barruan, udalak 13 langabe kontratatuko ditu. Kontratuak aldi baterako izango dira (6 hilabete, %100 jardunean) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Kontratatutako pertsonak langabetuak izan beharko dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan lan-eskatzaile gisa altan egon, bai hautagaitza dena delako enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren biharamunean.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoiena Eskualdeko udalerri batean erroldaturik egotea.
  • Ezingo dira kontratatu erakunde berak aurretik kontratatu dituen pertsonak 2024ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo 2024ko ekitaldirako EAEko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatuak izan diren pertsonak.

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Urriaren 20tik 27ra, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus

 

Kontratuen betekizun espezifikoak eta egitekoak

4 Baso langileak (peoiak)

Betekizun espezifikoa:  

  • B gidabaimena: Langile batek gutxienez izan beharko du B gidabaimena.

Egitekoak:  

  • Errekan pilatutako zaborra atera.
  • Landare inbaditzaileen kontrola.
  • Zuhaitz landaketak eta inausketak.
  • Landa guneko lursailen desbrozeak.
  • Lursailen arteko mugarriak bistaratu.
  • Natura bideen sarearen mantenua.
  • Aisialdiko baratza parkearen mantenua.

Baso langilea (talde burua)

 Betekizun espezifikoak:  

  • B gidabaimena.
  • Euskara: 1. HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo proba eginez).

 Egitekoak:  

  • Baso langile lantaldearen antolaketa.
  • Landa inguruneko teknikariarekin koordinazioa.
  • Laneko arriskuak prebenitzeko arreta.
  • Makinak, erremintak eta ibilgailuen kontrola.

4 Hiri altzarien eta eraikinen garbitzaileak (peoiak):

 Egitekoak:  

  • Herriko eremu desberdinetako hiri altzarien ezohiko garbiketa eta puntualki eraikinen garbiketa.

Peoia (igeltserotza)

 Betekizun espezifikoa:  

  • B gidabaimena.

Egitekoak:  

  • Laguntza lanak, espaloi eta igeltsaritzako beste zenbait lanetan.

Ofiziala (igeltserotza)

 Betekizun espezifikoa:  

  • B gidabaimena.

Egitekoak:  

  • Espaloien konponketa.
  • Igeltsaritzako beste zenbait lan.

Lorezaintzako 2 peoi

 Betekizun espezifikoa:  

  • B gidabaimena.

Egitekoak:  

  • Lorategien mantentze eta berritze lanak.