Udalak 15 langabe kontratatuko ditu

2020/11/09
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan

Kontratuen ezaugarriak

  • 4 lorezain

Egitekoak: Zenbait hobekuntza zehatz lorategietan, edo belargune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan eta, baita ere, zuhaixkak dauden guneetan, lanak egitea, ondoreneko mantentze lanak errazteko.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabea izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai librerik ez badago, behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. B gidabaimena
  5. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).

 

  • 4 pintore

Egitekoak: Herrian zehar hiri altzariak, seinalizazioa eta udal baliabideak margotzea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabea izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai librerik ez badago, behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. B gidabaimena
  5. Urtebeteko lan eskarmentua pintore lanetan.
  6. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).

 

  • 6 baso-erreka langile

Egitekoak: Erreka ertzen garbiketa eta landare inbaditzaileen erradikazioa. Natura bideen sarearen eta natura guneen mantentze lana.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabea izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai librerik ez badago, behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. B gidabaimena
  5. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).

 

  • Taldeburua

Egitekoak: Erreka ertzen garbiketa eta landare inbaditzaileen erradikazioa. Natura bideen sarearen eta natura guneen mantentze lana.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabea izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai librerik ez badago, behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. B gidabaimena
  5. Euskara: 1. HE egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
  6. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izena emateko epea

Azaroaren 9tik 16ra, biak barne.

Hautagaiaren azken aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa udalak egingo du, egokitasun probak egin eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuko ditu.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak eta abar) udaleko webgunean argitaratuko dira, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko dira BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek hona jo dezakete, behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko:

BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8

Tel.: 943 25 20 00

baz@arrasate.eus