Udalak 17.550 euroko dirulaguntzak bideratu ditu Kulturolako erabiltzaileen ekipamendua hornitzeko

2022/10/27
Laguntza jasoko dute Txorbela Otxoteak, Portaloi elkarteak, Trikitixa Eskolak, SUDC-ek, Sambamaña batukada taldeak, Margo taldeak, Doke antzerki taldeak, Txikitxu-Arrostaiz dantza taldeak, Santamas komisiñuak, Udalaxpe txistulari taldeak eta Loixe zeramika elkarteak.

Kulturola abian da jada. Bizitza hartzen ari da pixkanaka-pixkanaka. Bide horretan, udalak dirulaguntzak emango dizkie Kulturolako erabiltzaile diren Arrasateko irabazi asmorik gabeko elkarteei, ekipamendua erosi ahal izateko. 30.000 euroko partida gorde zuen 2022ko aurrekontuetan funts horretarako, eta izandako eskaerak aintzakotzat hartuta, 17.550 euro bideratu ditu 11 elkarteren artean. Laguntzaren muga da inbertsioaren % 80, eta gehienez 2.000 euro.

Laguntza jasoko dute Txorbela Otxoteak, Portaloi elkarteak, Trikitixa Eskolak, SUDC-ek, Sambamaña batukada taldeak, Margo taldeak, Doke antzerki taldeak, Txikitxu-Arrostaiz dantza taldeak, Santamas komisiñuak, Udalaxpe txistulari taldeak eta Loixe zeramika elkarteak. Hauek dira kopuruak:

ESKATZAILEA

Aurkeztutako aurrekontua

Zenbatekoaren % 80

Dirulaguntza (*)

TXORBELA OTXOTEA

1.598

1.278,40

1.278,40

PORTALOI ELKARTEA

2.994,57

2.395,65

2.000,00

TRIKITIXA ESKOLA

2.720,11

2.176,09

2.000,00

SUDC

2.530,21

2.024,16

2.000,00

SAMBAMAÑA BATUKADA ELKARTEA

2.171,70

1.737,36

1.737,36

MARGO TALDEA

5.920,81

4.736,65

2.000,00

DOKE ANTZERKI TALDEA

1.105,93

884,74

884,74

TXIKITXU- ARROSTAITZ DANTZA TALDEA

1.843,06

1.474,45

1.474,45

SANTAMAS KOMISIÑUA

6.630,49

5.304,39

2.000,00

UDALAXPE TXISTULARI TALDEA

1.832

1.465,60

1.465,60

LOIXE ZERAMIKA ELKARTEA

879,34

703,47

703,47

Dirulaguntzaren % 80 banatuko da laguntza onartu eta epe laburrean; gainerako % 20 dirulaguntzaren justifikazioa egin ostean.

Elkarteek dirulaguntzaren justifikazioa egiteko epea 2023ko urtarrilaren 15 artekoa izango da.