Udalak 2 gazte langabe kontratatuko ditu

2020/11/11
Card image cap
Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute

Programa honen helburuetako bat gazte langabeek duten hezkuntza mailari dagokien lanpostua eskuratzeko aukera ematea da.

Kontratuen ezaugarriak

  • Teknikaria

Proiektua: Unitateak digitalizatu ondoren, euskaltegian online zerbitzua eskaintzea.

Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  2. 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
    1. Enplegu-eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
    2. Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar dute.
      1. Lanbidek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2020. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/07/02).
    3. Lehentasun-ordena hau beteko da hautaketa-prozesuan:
      1. DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak
      2. 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak
      3. Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak
      4. Kontratatu gabea izatea, aurreko 3 urtetan, enplegu sustapen programetan: 15 puntu.

Beste langile baten uko egitearen ondorioz kontratatua izanez gero, eta kontratu honen iraupena 3 hilabete baino gutxiagokoa izan bada, kontratatu gabea bezala hartuko da kontutan, hau da, 15 puntu izango ditu.

  1. Titulua: unibertsitate lizentziatura edo gradua.
  2. Moodle plataformak eskaintzen dituen tresnen ezagutza.
  3. Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
  • Turismo teknikaria

Egitekoak: Turismo Planeko ildo estrategikoak eta Merkataritzako planaren ildo estrategikoak garatzea.

  1. Aztertzea Arrasatek dituen baliabideak turismoa erakartzeko.
  2. Turismo planak ezartzen dituen lehen eta bigarren lan ildoak garatzea.
  3. 2021 urterako turismo estrategia markatzea.
  4. Turismoaren sustapen eta zabalpen estrategia landu eta gauzatzea.
  5. Hiri ekonomia planak (Merkataritza plana) ezartzen dituen ildoak garatzea, bereziki turismoarekin zerikusia duen ildo estrategikoa.

Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  2. 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
    1. Enplegu-eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
    2. Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar dute.
      1. Lanbidek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2020. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/07/02).
      2. Lehentasun-ordena hau beteko da hautaketa-prozesuan:
        1. DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak
        2. 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak
        3. Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak
      3. Kontratatu gabea izatea, aurreko 3 urtetan, enplegu sustapen programetan: 15 puntu.

Beste langile baten uko egitearen ondorioz kontratatua izanez gero, eta kontratu honen iraupena 3 hilabete baino gutxiagokoa izan bada, kontratatu gabea bezala hartuko da kontutan, hau da, 15 puntu izango ditu.

  1. Titulua: unibertsitate lizentziatura edo gradua.
  2. Ikasketa espezifikoak edo konplementarioak (ikastaro, master, gradu-ondokoa) izatea turismo arloan edo/eta turismo teknikari lanetan 6 hilabeteko lan eskarmentua.
  3. Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
  4. Ingelesa: B2 edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Azaroaren 10etik 18ra, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus

 

Gazte Bermea Programari buruzko informazioa: hemen