Udalak ‘Euskadi bono denda’ kanpaina babestuko du, eta 3.000 bonu gehiago merkaturatuko du Arrasaten

2021/10/14
Card image cap
Zabalik dago establezimenduak kanpainara atxikitzeko prozesua. www.euskadibonodenda.eus webgunearen bidez egin behar da izen ematea, urriaren 17a baino lehen

Abian da Euskadi Bono Denda kanpaina, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatuta, Arrasateko Udalaren babesarekin.

Udalak 30.000 eurorekin finantzatuko du kanpaina Arrasaten, eta herrian 3.000 bonu gehiago merkaturatuko du, Eusko Jaurlaritzaren eskutik udalerriari dagokion bonu kopuruaren osagarri.

Zabalik dago Euskadi Bono Denda programara establezimenduak atxikitzeko prozesua. www.euskadibonodenda.eus webgunearen bidez egin behar da izen ematea; baita bonuen trukaketa ere. Urriaren 17a da azken eguna kanpainara atxikitzeko.

Parte hartuko duten establezimenduen behin betiko zerrendarekin, aldi bi irekiko dira deskontu bonuak trukatzeko. Lehenengoa hasiko da programa indarrean sartzen den egunean, eta abenduaren 5ean amaituko da; bigarrena, berriz, 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta martxoaren 31n amaituko da.

Bonuak 10 euroko deskontuetan oinarritzen dira 30 eurotik gorako erosketak egiteko, hau da, % 30etik gorako deskontua.

Programa honetako deskontuak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren hamasei urtetik gorako pertsonek. Pertsona bakoitzak gehienez ere bost deskontu bonu batu ahal izango ditu, 50 eurokoak, eta hainbat establezimendutan edo establezimendu bakar batean erabili ahal izango dira, baita erosketa bakar batean edo gehiagotan ere.