Udalak 288.000 euro inbertitu ditu ur-hornidurako sare nagusia konpontzeko eta by-passa eraikitzeko

2023/01/19
Kontu-sailik garrantzitsuenak honako hauek dira: matxuraren kokapen zehatza, ehorzketa, hodi aldaketa, kutxeta eta eremua hasierako egoerara itzultzea (68.000 euro) eta ur-ihesa konpontzea eta by-pass berria eraikitzea (101.000 euro).

Joan den irailaren 26an, Arrasateko ur-hornidurako sisteman matxura bat atzeman zuen Udalak. Konpondu ahal izateko, herritar guztientzako ur-hornidura bermatuz, Udalak by-pass bat eraiki zuen hornidura-sare paralelo eran. Ura eramateko sistemaren behin betiko konponketa-lanak 2022ko azaroaren hasieran amaitu ziren.

Guztira, Udalak 288.177,74 euro inbertitu ditu ura hornitzeko sarea konpontzeko eta by-passa sare paralelo gisa eraikitzeko. Hauek dira egindako jarduketak eta horien kostua:

  • Ur-ihesaren kokapena eta lehen diagnostikoa + obra zibila by-pass: 15.867,94 €. Enpresa arduraduna: Excavaciones Arrasate S.L.
  • Iturgintzako materialaren hornidura: 27.439,51 €. Enpresa arduraduna: Fundibide, S.A.
  • Ur-ihesa konpontzea, by-pass berria eta by-pass behin betiko lagapena: 100.796,18 €. Enpresa arduraduna: Obras Hidraúlicas Ortega.
  • Matxuraren kokapen zehatza, ehorzketa, hoditeria aldaketa, kutxeta eta eremua hasierako egoerara itzultzea 67.393,62 €. Enpresa arduraduna: Construcciones Moyua, S.L.
  • By-passa lurperatze-obrak 14446,27 €. Enpresa arduraduna: Construcciones y excavaciones Pera.
  • By-passa lurperatzeko materiala 797,15 €. Enpresa arduraduna: Aldeko Material eta Eraikuntza Zerbitzuak.
  • Zementu-egituraren kalkuluak 605 €. Enpresa arduraduna: Salaberri Ingeniería.
  • Matxura, bideo-formatuaren berrikuspena: 344,85 €. Enpresa arduraduna: Ansareo Servicios Integrales.
  • Obraren koordinazioa eta segurtasuna: 263,39 €. Enpresa arduraduna: BSP Consultoria.
  • Ur-sarearen analisia 223,83 €. Enpresa arduraduna: Itsas Natura, s.l.
  • Ur galera. Ur-horniduraren fakturazioaren estimazioa: 60.000 euro.

Victoriano Fuentes Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu duenez, Udalaren premisa nagusia arrasatearrei ur-hornidura bermatzea izan da: “Ezohiko egoera baten aurrean gaude. Udalak eskura dituen baliabide guztiak jarri ditu eragin sozial eta ekonomikoa ahalik eta txikiena izan zedin. Eskerrak eman nahi dizkiegu bizilagunei erakutsitako pazientzia eta ulermenagatik”.

Konponketa amaituta ere, by-passa mantenduko da obra osagarri bat egiteko: kanalizazio nagusian ura kontrolatzeko giltza berri bat izateko. Horrek ura moztea saihestuko luke, hornidura by-pass-etik sare nagusira eramanez gero.

Victoriano Fuentesek aurreratu du, “bizi izandako egoera ikusita, guztiz beharrezkoa dela 2. hornidura puntu bat izatea. Proiektuaren idazketa prestatzen ari gara. Etorkizunean arrasatearrek ur mozketa berriak jasatea saihestu nahi dugu”.

Argazkia: Mondraberri