Udalak 3 langabe kontratatuko ditu

2018/11/22
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa barruan

Kontratuen ezaugarriak

  • Zuzenbidean lizentziatua

Egitekoa: Kontratazio arloko espedienteen plantillak eta Udal Ordenantza eguneratzea.

Kontratua aldi baterako izango da (3,5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Tituloa: Zuzenbidean lizentziatua edo gradua.
  • Euskara: 3 HE egiaztatzea (agiriz).
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2018/06/20).

 

  • Peoia (lorezaintza)

Egitekoa: Herriko lorategien hobekuntza lanak.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • B gida baimena..
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile titularra izatea.
  • Sei hilabeteko lan eskarmentua lorazaintzako peoi lanetan, edo ikasketak edo praktikaldiak lorezaintza arloan.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2018/06/20).

 

  • Peoia (elektrikaria)

Egitekoa: Herrian dauden luminariak garbitu eta zenbatu.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • B gida baimena.
  • Sei hilabeteko lan eskarmentua elektrikari peoi lanetan, edo ikasketak edo praktikaldiak elektrikari arloan.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2018/06/20)

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Azaroaren 21etik 28ra, biak barne.

 

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Gartzia maisu-maistra 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus