Udalak 3 langabe kontratatuko ditu

2019/02/05
Udalaren Enplegua zuzenan sustatzeko programaren baitan

Kontratuen ezaugarriak

 

  • Pintorea

Egitekoa: Hiri altzari-seinalizazioa eta udal eraikinen bat margotzea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Urtebeteko lan-eskarmentua pintore lanetan.
  4. B gida baimena.

 

  • Igeltseroa

Egitekoa: Herriko espaloien hobekuntza ekintzak.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Urtebeteko lan-eskarmentua igeltsero lanetan.
  4. B gida baimena.

 

  • Peoia (igeltserotza)

Egitekoa: Herriko espaloien hobekuntza ekintzak.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Urtebeteko lan-eskarmentua, edo ikasketak edo praktikaldiak igeltserotzako peoi lanetan.
  4. B gida baimena.

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea: Urtarrilaren 31tik otsailak 7 arte, biak barne.

 

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan)

Arano eta Gartzia maisu-maistra 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus