Udalak 3 langabe kontratatuko ditu

2019/09/18
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren baitan

Kontratuen ezaugarriak

 

2 delineante

Egitekoa: Arrasateko herrigunean dauden lokal komertzialak inbentariatzea eta udaleko datu basea betetzea.

  1. Lokal komertzialak identifikatu.
  2. Lokal komertzialen distribuzioa Autocad-en marraztu.
  3. Datuak GISera pasa.
  4. Udaleko datu basea bete.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoienean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.

Probak bukatutakoan, zerrenda bi egingo dira, puntuazio ordenan, probak gainditu dituzten hautagaiekin:

1)   Gai diren hautagaien zerrenda, Arrasaten erroldatuak.

2)   Gai diren hautagaien zerrenda, Debagoienean beste udalerri batzuetan erroldatuak.

Epaimahaiak egingo du, lehenik eta behin, kontratazio proposamen bat lehen zerrendako hautagaien alde (Arrasate), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak+probak).

Ez badago gai den hautagairik zerrenda horretan, kontratazio proposamen bat egingo du 2. zerrendako hautagaien alde (Debagoiena), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak+probak).

  1. Titulua: LH II edo baliokidea.
  2. Oinarrizko Autocad menperatzea.
  3. Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
  4. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).

 

Turismo teknikaria

Egitekoa: Arrasateko Turismo Planaren lan ildoak garatzeko alternatiba azterketa.

  1. Aztertzea Arrasatek dituen baliabideak turismoa erakartzeko.
  2. Turismo planak ezartzen dituen lehen eta bigarren lan ildoak garatzea.
  3. 2020 urterako planifikazioa proposatzea.

Kontratua aldi baterako izango da (4 hilabete, %60) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoienean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.

Probak bukatutakoan, zerrenda bi egingo dira, puntuazio ordenan, probak gainditu dituzten hautagaiekin:

1)    Gai diren hautagaien zerrenda, Arrasaten erroldatuak.

2)    Gai diren hautagaien zerrenda, Debagoienean beste udalerri batzuetan erroldatuak.

Epaimahaiak egingo du, lehenik eta behin, kontratazio proposamen bat lehen zerrendako hautagaien alde (Arrasate), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak+probak).

Ez badago gai den hautagairik zerrenda horretan, kontratazio proposamen bat egingo du 2. zerrendako hautagaien alde (Debagoiena), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak+probak).

  1. Titulua: Unibertsitateko gradua edo baliokidea.
  2. Ikasketa espezifikoak edo konplementarioak (ikastaro, master, gradu-ondokoa) izatea turismo arloan edo/eta turismo teknikari lanetan 6 hilabeteko lan eskarmentua.
  3. Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
  4. Ingelesa: B2 edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
  5. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea irailaren 18tik 25era, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus