Udalak 3 langabe kontratatuko ditu

2019/11/13
Card image cap
Kontratazio hauek bi dirulaguntza deialdien baitan egingo dira: batetik, Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa eta bestetik, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko deialdia

KONTRATUEN EZAUGARRIAK

 

lanbide laguntzak

  • BASO ERREKA LANGILEA

Egitekoa: Baliabide naturalak errekuperatu eta basoko mantenu lanak.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. B gida baimena.
  5. Emakumea izatea.
  6. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).

 

lanbide laguntzak

  • WEB DISEINATZAILEA

Egitekoa:.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. Titulua: goi batxilerra, LH II edo baliokidea.
  5. Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
  6. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/05/31). Horren arabera, hautagaiak kolektibo hauetako batekoak izan behar dira:

35 urtetik beherakoak,

45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurretiko 180 egun eman badute,

55 urtetik gorako pertsonak,

luzaroko langabeak,

gizarte-bazterketa jasatzeko arriskua duten pertsonak.

 

FSE laguntzak

  • ADMINISTRARIA 

Proiektua: Munigex espediente kudeatzailea egoki erabiltzeko neurriak.

Kontratua aldi baterako izango da (8 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  2. 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.Enplegu eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
  3. Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar dute.
  4. Lanbidek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2019. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/06/28).
  5. Lehentasun ordena hau beteko da hautaketa prozesuan:

      DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak
      30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak
      Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak

        1. Kontratatu gabea izatea, aurreko 3 urtetan, enplegu sustapen programetan: 15 puntu.

              Beste langile baten uko egitearen ondorioz kontratatua izanez gero, eta kontratu honen iraupena 3 hilabete baino gutxiagokoa izan bada, kontratatu gabea bezala hartuko da kontutan, hau da, 15 puntu izango ditu.

              1. Titulua: Goi batxilerra, LH II edo baliokidea.
              2. Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).

               

              Hautagaien aurretiko aukeraketa

              Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

              Lanbiden izen emateko epea: azaroaren 12tik 19 ra, biak barne.

               

              Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

              Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

              Informazioa eta kontsultak

              Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

              Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

              • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

              Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

              Tel.: 943 252000

              baz@arrasate.eus