Udalak 8 langabe kontratatuko ditu
Herritarren laguntzaile lantaldea (8 herritarren laguntzaile)
Helburua: langabeen artean enplegu aukerak ematea administrazioan herritarren elkarbizitzaren inguruko gaietan laguntzeko.
Egitekoak:
- Herritarrei informazioa ematea.
- Herritarrak artatzea.
- Aisialdi eremuetan informazioa jaso eta herritarrei ematea.
- Udal zerbitzuei laguntza ematea.
- Kaleko hiri altzarien egoeraren berri ematea udal zerbitzuei.
- Udaleko zenbait dokumentu eramatea (zirkularrak, bandoak…)
- Hezkuntza zentroetako haurrei zenbait ekintzetara laguntzea (kiroldegira, liburutegira, kultura etxera… hezkuntza zentroek eskatuta)
- Haurrei eskolarako bidean dauden oinezkoen pasabideetan laguntzea.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai librerik ez badago, behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
- Diru sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) titular edo onuraduna, 55 urtetik gorakoa edo/eta emakumea izatea.
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).
- Zigor aurrekaririk ez izatea.
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute Lanbiden (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Irailaren 24tik 30era, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa udalak egingo du; egokitasun probak egingo ditu eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratu.
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean, eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleen Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8
Tel.: 943 25 20 00
Albiste erlazionatuak
Enplegua
- ‘Diruzain’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua 2021/02/26
- SHREC proiektua garatzeko eta dinamizatzeko teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua 2021/02/15
- Arrasateko Udalak 28 langabe kontratatu ditu Enplegu Sustapen Planaren barruan, egokitua Covid-19ak sortutako ingurune sozio-ekonomiko berrira. 2021/01/11
- Udalak 2 langabe kontratatuko ditu 2020/11/30
Gazte Bulegoa
- SHREC proiektua garatzeko eta dinamizatzeko teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua 2021/02/15
- Arrasateko Emakume Txokoak 18 ikastaro antolatu ditu emakumeen jabetze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko 2021/01/26
- Martxoak 8ko XXIV. Kartel Lehiaketa abian 2021/01/21
- Abian da berriro sexologia zerbitzua 2020/11/26