Udalak aldaketak egingo ditu Erregebidea-Bedoña ibilbidean, ingurunearen erakargarritasuna eta balio naturala indartzeko
Gaur egungo PR-Gi 91 Erregebidea-Bedoña bidea da Arrasateko ospitalean hasi eta Oñatiko Zubillaga auzorantz doan ibilbidea, Erdi Aroan Gaztela eta Frantzia lotzen zituen Errege Bide zaharretik. Ibilbidea Andra Mari Zuri baselizatik igarotzen da eta Errekabarren eta errekaren ertzean jarraitzen du, Bedoñako behealderaino igotzeko. Hortik Larragaingo tontorrera igotzen da, berriz ere ospitalera itzultzeko.
11 kilometro horietan, aipatutako bideak Arrasateko ingurune natural eta historikoa zeharkatzen du eta, beraz, balio handia du, bai natura aldetik, bai ondare aldetik. Ibilaldian zehar, bisitatu daitezke Santa Eulalia eliza, San Jose baseliza eta Andra Mari Zuri baseliza, baita Kurtzetxiki artadi kantauriarra zeharkatu ere, ekosistema aberats bezain konplexua.
2019an, udalak Etxezarretako parkea erosi zuen, 83 hektareako finka, behealdean oraindik lorategi botanikoaren hondarrak dituena, garai batean Sagastietxe deituriko etxea zenaren hondakinak baino geratzen ez direlarik. Besaide Mendizale Elkarteak proposatu du PR-GI 91 Erregebidea-Bedoña ibilbidearen ibilbidea aldatzea, Etxazarreta parkea ezagutzera emateko eta bertako biodibertsitate aberatsa herritarren esku jartzeko, talaia ezin hobea da-eta Kortaburuko tontorretik Udalatx, Anboto eta Murugain tontorra, eta Atxorrotz, Kurtzebarri eta Aloña ikusteko.
Aldaketak ibilbideari ematen dion balio erantsia kontuan hartuta, udalak ontzat eman du, eta eskaera hori babestu du. Hori dela eta, aldaketa hori egin ahal izateko, bere gain hartuko du panelak ikuskatu, diseinatu, editatu eta ordezteko lanen aurrekontua. Zehazki, 6.060,81 euroko aurrekontua erabiliko da lan horietarako, eta Gipuzkoako Mendi Federazioak egingo ditu.
Helburua da ibilbidearen erakargarritasuna handitzea eta, bereziki, haren balio naturala eta ondare balioa indartzea eta ezagutaraztea.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Obenerrekako frontoian egongo den Parkour Parkearen diseinua herritarrek aukeratuko dute 2021/03/17
- Arrasateko Udaleko Kirol Zerbitzuak ipar martxako hastapen ikastaroa eskainiko du martxoaren 24an eta 25ean 2021/03/16
- Arrasateko Udalak Vasco-Navarro bide berdearen seinaleak berrituko ditu 2021/02/09
Turismoa
Ingurumena
- Pandemiak eta ingurumenaren zaintzak zer lotura duten aztertzen udalako ingurumen eskolan 2021/03/24
- Udalak abian jarri du Natura Ibilbideen Sareko bideak eta bidezidorrak garbitzeko lanen adjudikazioa 2021/03/16
- Arrasateko Udalak martxan jarri du informazio kanpaina bat Arrasateko etxebizitzetan energia fotovoltaikoaren instalazioa bultzatzeko 2021/03/02