Udalak amaitu ditu 5, 6 eta 9 poligonoetako landa-lurren mugen jasotze topografikoko lanak, eta liburuxka batean jaso ditu
2025/10/14
Arrasateko Udalak jakinarazi du amaitutzat eman direla udalerriko 5., 6. eta 9. poligonoetako landa-lurren mugen jasotze topografikoko lanak. Geograma enpresak, jabeekin elkarlanean, lursailen muga eta mugarrien planoak eta koordenadak bildu ditu, eta informazio hori jasotzen duten liburuxkak prestatu ditu.
Dokumentazioa jasotzeko unea
Liburuxka horiek jabeek azaroaren 5ean, Kulturateko Areto Nagusian jaso ahal izango dituzte, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara bitartean.
Jasotako dokumentazioarekin desadostasunik izanez gero, interesdunek 30 eguneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko, Arrasateko Udalaren Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ), ohiko ordutegian. 2025eko abenduaren 3aren ondoren aurkeztutako erreklamazioak ez ditu Geogramak aztertuko.
Gainera, liburuxka formatu digitalean jaso nahi dutenek eskaera egin ahal izango dute deslindes2@geograma.com helbide elektronikora mezua bidalita, katastroko titularra eta udalerria adieraziz. Zalantzak argitzeko, Geogramarekin harremanetan jar daiteke 644 987 086 edo 945 13 13 72 telefonoetara deituta.
Azaroaren 5ean bertaratu ezin duten jabeek aukera izango dute dokumentazioa jasotzeko Udaleko Hirigintza Sailean, azaroaren 6tik abenduaren 5era, 9:00etatik 14:00etara bitartean.
Arrasateko Udalak eskerrak eman dizkie lur-jabeei egindako lankidetzagatik eta terrenoan bertan egindako lanagatik, proiektuaren arrakastarako funtsezkoa izan baita.
Erregistroko akatsak zuzentzea helburu
Iaz bezala, Arrasateko Udala, Geograma enpresaren lagunzta teknikoarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen Departamentuaren dirulaguntza baliatuta, landa-lurretan kokatutako 1095 hektareako azalera duten 454 lursail baino gehiago mugatzeko lanak burutu ditu. Proiektu honetan Udalak daukan erronka oso garrantzitsua da, landa-lurraren hedadura handia delako. Lan hauekin dagoeneko honako poligono hauek aztertu dira: 1, 2, 3, 5, 6, 9, 10 eta 11. Hori dela eta, gainerako poligonoak hurrengo urteetan egingo dira, 4, 7 eta 8 poligonoak, hain zuzen.
Proiektuaren helburuak dira: katastroko mugetan egon daitezkeen akats posibleak argitzea, horiek zuzentzea eta muga zein mugarriei GPS koordenatuak ematea.