Udalak Arrasaten energia berriztagarriak bultzatzeko herritarrez osatutako talde eragilea sortu berri du, SHREC ekimen europarraren baitan

2020/01/17
Card image cap
Talde eragilearen parte dira Udalarekin batera, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Fagor Talde eta Goiener

Arrasate Estatuko lehen udalerria da, eta, beraz, aitzindaria, energia berriztagarrietarako jauzia egiten. Hori dela eta, 2019. urtearen amaieran, SHREC – SHifting toward Renewable Energy for transition to low Carbon energy - izeneko proiektu europarrean parte hartzeko hautatu zuten. Proiektu hori Interreg Europe programaren barruan garatzen da, eta karbono monóxido baxuko eredu energetikorako trantsizioa bultzatzen du.

Beraz, SHREC proiektuaren helburu nagusia da publikoak hobetzea, energia-iturri berriztagarriak zabaltzeko eta, era berean, energia horien ekoizpena eta kontsumoa sustatu eta errazteko enpresetan, auzo-komunitateetan edo etxebizitza partikularretan, karbono gutxiko energia-eredura iristeko.

Hori Aurrera eramateko, Arrasatek herri eragileez osatutako talde motorra sortu du eta aste honetan burutu da lehen bilera. Bere parte dira, Udalarekin batera, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Goiener, eta Fagor Taldea; aldi berean Arrasateko Udalak Debagoiena 2030 Berrikuntza Plataformarekin bat egiten du proiektu honekin eta H-Enea Living Lab-ek ere parte hartuko du proiektuaren zati batean. Hurrengo bilera Martxoa hasieran izango da, epe luzeko kronograma zehaztu, lan dinamika xehetu eta plangintza osatzeko.

Maria Ubarretxena alkateak oso aberasgarritzat jo du lehen bilera: “Uste dugu trantsizio energetiko hori ez dagokiola Udalari bakarrik, eta horregatik, garrantzitsutzat jo dugu herriko eragileak prozesuan inplikatzea. Elkarrekin gehiago gara, aberatsagoa da jarduna eta herriko  zein bailarako iritzi ezberdinak uztartuko ditugu horrela, eredu egokiena kontsentsuz aurrera atereaz eta berritzaileak izan daitezkeen proiektu pilotoak martxan jarriz”.

Gaur egun, Arrasatez gain, SHREC proiektua Europako beste 7 erakundek osatzen dute: 3 unibertsitate - Lituaniako Vilnius Gediminas Unibertsitatea, Herbehereetako Zientzia Aplikatuen Hanze Unibertsitatea eta Suediako Mid Sweeden Unibertsitatea –  Gobernu mailako 3 energia-agentzia - Eslovakiako berrikuntza- eta energia-agentzia, Frantziako Auvergne Rhone-Alpeen ingurumen- eta energia-agentzia eta Errumaniako Munteniako iparraldeko eskualdeko garapen-agentzia – eta eskualdeko gobernu bat – Italiako Piamonte eskualdea.

“Egia da Arrasate erreferentzia dela Europan gizarte-berrikuntzari dagokionez, baina oraindik aurrera-pausuak emateko bidea dugu energia berriztagarrien arloan. Hori dela eta, Arrasate gai askotan puna-puntako izan da beti eta transizio energetikoari dagokionean ere berritzaileak izan nahi dugu biztanlegoa inplikatzen, horretarako proiektu piloto bat abian jartzea da ideia.

SHREC proiektuak 1.844.165 euroko aurrekontua izango du. Aurrekontu horretatik, 164.448 euro Arrasateko proiekturako erabiliko dira, eta %90 inguru Europak finantzatuko du. María Ubarretxena alkateak esan duenez, “SHREC elkarren arteko etengabeko ikaskuntza-prozesua da, eta, prozesu horretan, bazkide diren erakunde eta erakunde guztiok elkar aberastuko dugu helburu bakar bat lortzeko: gure etorkizuna eta gure planetarena diren energia berriztagarrietarako bidean eta trantsizioan aurrera egitea”.

 

Arrasate eta klima-aldaketarekiko konpromisoa

Klima-aldaketari aurre egiteko konpromisoarekin lotutako hainbat jarduera-eremutan ari da lanean Arrasate. Batetik, industria-ondarea berreskuratzeko lanean ari da, erabilera komunitarioko irizpide iraunkorren bidez (Kulturola eta Juan Arzamendi eraikinak horren adibide dira). Era berean, Arrasate beharrezko hiri-eraldaketa burutzen ari da mugikortasun-paradigma berrira egokitzeko eta iraunkortasunerako urratsak ematen joateko (ek obulebarrak, Etxezarreta erostea, Antoñako hezegunea, bidegorri-sarea edo TAO sistema ezartzea adibide onak dira).

Europako programa horren bidez, energia berriztagarrien erabilera eta ekoizpena sustatu nahi da, bai industrietan, garraioetan eta etxebizitzetan, co2-emisioak murrizteko, eta, horretarako, karbono gutxiko eredu bati bide eman nahi zaio, hobari fiskalei ekinez eta energia berriztagarriak sustatzeko laguntza-programa berriak sortuz.

Hala, SHREC garatzeko, batetik, erabiltzaileek energia berriztagarrien arloan duten ezagutza zabaldu nahi da, eta, bestetik, herritarrak gaitu nahi dira ingurumenarekin kontzienteago den energia-arloan erabakiak hartzeko, eta, bestetik, bizilagunak berak kontsumo-kooperatiba bat eratuz beren energia sortzeko eta kontsumitzeko aukera sustatu nahi da. Ez da ahaztu behar Arrasatek ibilbide luzea egin duela enpresa kooperatiboak sortzen, eta know-how hori baliagarria izan daiteke eskualde horretan oinarrizko zume batzuk daudelako, eta, ondorioz, energia kontsumitzen duten kooperatibak sortzea errazagoa izan daiteke bailara horretan beste leku batean baino.

Horretarako, beste toki batzuetako praktika onak eta esperientziak aztertuko dira, bizilagun-komunitate batean energia kontsumitzeko kooperatiba bat sortzeko proiektu pilotua egin ahal izateko.

SHREC proiektuaren bidez, klima-aldaketaren aldeko konpromisoa eta energia berriztagarrien aldeko apustu sendoa berretsi ditu Arrasatek. Izan ere, SHRECen duen parte-hartzeak aukera emango dio udalerriari Herbehereak edo Suedia bezalako herrialde elkartuen (horrelako proiektuetan aurreratuenak) errealitateak ezagutzeko, eta haietatik ikasteko, gero Arrasaten aplikatzeko eta, era berean, beste udalerri batzuetarako eredu izateko. Horrela, Europan gai horrekin konprometitutako tokiko gobernuan erreferentzia izatea lortu nahi da.