Udalak erregistro sistema eguneratuko du eta BAZeko hainbat zerbitzu ez dira erabilgarri egongo larunbatean eta astelehenean

2025/11/21
Card image cap
Zerbitzu telematikoetan etena

Udalak jakitera eman du bihar, larunbata, hilak 22, eta astelehenean, hilak 24, goizean zehar, hainbat zerbitzu eta tramite ezingo direla burutu BAZeko bulegoetan. Arrazoia espediente kudeatzailearen eguneratzea da. Ondorioz, informatikako teknikariek ordu batzuk beharko dituzte berau eguneratzeko eta berriz martxan jartzeko. Larunbateko kasuan, espero da 12:00etarako zerbitzua erabilgarri egotea, eta asteleheneko kasuan, espero da 11:00etatik aurrera berriz ere normaltasunera bueltatzea. Zerbitzua hobetzeko ezinbesteko urratsa dela adierazi du Udalak. Barkatu eragozpenak.