Arrasateko Udalak, eta tokiko erakundeek eta elkarteek elkarlanean dihardute Ukrainako gerrako biktimei laguntzeko

2022/03/04
Card image cap
Horretarako, koordinazio-mahai bat eratu da. Bertan, Udalaz gain, CARITAS, GURUTZE GORRIA, HARREMAN eta AITA MENNI ospitaleak parte hartzen dute, eta IMME, EKIN EMAKUMEAK, AMS, AMERIKA ELKARTEA eta GOYENECHE FUNDAZIOA sartuko dira.

Ukrainako inbasioak eragindako egoeraren larritasuna ikusita, Arrasateko Udalak, herriko hainbat erakunderekin eta elkarterekin batera, adostu du elkarrekin eta koordinatuta lan egitea gerrako biktimei laguntza emateko abian jar daitezkeen ekimenetan.

Horretarako, koordinazio mahai bat eratu da, eta bertan, udalaz gain, CARITASek, GURUTZE GORRIAk, HARREMANek eta AITA MENNI ospitaleak parte hartzen dute. Hurrengo bileratik aurrera, abian den espezietako laguntza biltzen ari diren elkarteen ordezkariak ere sartuko dira (IMME, EKIN EMAKUMEAK, AMS, AMERIKA ELKARTEA eta GOYENECHE FUNDAZIOA).

Ukraina-Euskadi elkarte soziokulturalak eskatuta materiala biltzen ari dira udaleko gizarte zerbitzuen ondoko lokalean.

Errefuxiatuentzako ostatua

Udalak bere baliabideak Eusko Jaurlaritzaren esku jarri ditu, baina lan bat ere egiten ari da etxebizitzak/ostatua bilatzeko, udalerriko erakunde batzuek aldi baterako lagatakoak, Ukrainako migratzaileak hartu ahal izateko. Oraingoz, Aita Menni ospitaleak eta San Juan de Dios ospitaleak etxebizitzak eta ostatua jarri dituzte eskura migratzaileak hartu ahal izateko. Era berean, frantziskotarrek San Frantzisko elizan dagoen ostatua laga dute, eta merkataritzakoekin hizketan ari dira Mesedeetako Etxea erabili ahal izateko.

Era berean, Ukrainako errefuxiatuei harrera egiten lagundu gura duten pertsonek, etxebizitza hutsa aldi baterako lagata edo etxean pertsonak hartuta, xedapen hori adierazi dezakete, horretarako BAZen egingo den zerrenda batean izena emanda. Eskaintza bidali daiteke ere Eusko Jaurlaritzak horretarako prestatutako helbide elektronikora (Errefuxiatuak@euskadi.eus).

Bestalde, era guztietako laguntza ekimenak koordinatuko dira, Arrasaten berehala kokatuko diren herritar ukrainar batzuek beharko dituztenak ziurrenik, familia laguntzarako sare bat baitute.

Herritarren laguntza

Arrasateko herritarrek krisi honetan laguntzeko duten moduari dagokionez, lankidetza modu askotara egin daiteke: dagoeneko martxan dagoen herri kanpainan eskatutako produktuak ekartzea eta gerra eremuan lanean ari diren erakundeen bitartez ekarpen ekonomiko bat egitea, eta sortzen joan daitezkeen beste ekimen batzuk.

Oraindik goiz da laguntza humanitariorako behar diren baliabide guztiak identifikatzeko. Gerraren eta Ukrainako biztanleriaren ihesaren bilakaerak zehaztuko ditu beharrizanak, eta Arrasatetik, bai udala, bai erakundeak eta elkarteak eta baita bertako biztanle guztiak ere, saiatuko dira egoera larri horren aurrean behar bezala erantzuten.

Koordinazio mahaiak aldian-aldian jakinaraziko die herritarrei zer ekimen bultzatuko den.

Hona hemen kontu korronteak ekarpen ekonomikoak egiteko:

HARREMAN:

Laboral Kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825

Kutxabank: ES95 2095 5055 51 1061985981

CARITAS ARRASATE:

Laboral Kutxa: ES38 3035 0001 55 0010103614

Kutxabank: 2095 5055 55 1075081967

CRUZ ROJA

Laboral Kutxa: ES90 3035 0050 71 0500046056

Kutxabank: ES65 2095 5092 08 1061617790

ASOCIACION SOCIO CULTURAL Y DE COOPERACION AL DESARROLLO UCRANIA-EUSKADI:

ES16 2095 5001 0091 1443 7029