Udalak Gipuzkoako lehen zebrabide adimenduna jarriko du Otalora Lizentziaduna kalean, bide segurtasuna indartzeko

2021/11/26
Bertan oinezkoentzako pasabide adimenduna jarriko da, elkarren artean konektatutako 12 argi plakaz osatua. Sentsoreekin aktibatzen dira oinezkoek gurutzatzen dutenean

Udalak zebra bide adimenduna jarriko du Otalora Lizentziaduna kalean, zehazki Kulturatetik Uarkapera doan zebra bidean. Gipuzkoako lehenengoa izango da.

Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak adierazi duenez, “ekintza batzuk egiten ari gara zebra bideen argiztapena hobetzeko, eta hainbat zebra bidetan argiztapena indartzea planifikatuta da; aurten 10 zebra bideren argiztapena hobetu gura dugu, lehena Otalora Lizentziaduna kalean. Zirkulaziorik handieneko eremuetan kokatuko dira, jende asko ibiltzen den merkataritzako eta aisialdiko ekipamenduak edo establezimenduak hurbil daudelako”.

Bertan oinezkoentzako pasabide adimenduna jarriko da, elkarren artean konektatutako 12 argi plakaz osatua. Zebra pausoa eta haren seinalizazio bertikala argiztatuko dira, oinezkoek zebra pausoa erabili gura dutenean. LED argidun seinaleak izango dituzte eta sentsoreekin aktibatzen dira, oinezkoek gurutzatzen dutenean.

Zinegotziaren esanetan “zebra bide horiek asko murrizten dute istripu kopurua eta, batez ere, harrapatzeko arriskua. Oinezkoentzat herri seguru bilakatzeko bidean pausu berri bat da”.

Udalak lana adjudikatu berri du lehiaketa bidez: Interlight enpresa izango da arduraduna, halako argiztapen bereziak instalatzen esperientzia duen enpresa. Udalak 8.479,856 euroko (BEZ barik) inbertsioa egingo du.