Udalak hainbat lanpostu aldi batez hornituko ditu

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek otsailaren 14tik 23 arteko epea daukate izena emateko.

Arrasateko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak otsailaren 2ko bileran onartu zituen hainbat lanpostu aldi batez hornitzeko egingo diren hautaketa prozesuen oinarri-arauak:

  • Diru-bilketako teknikaria (bitarteko izendapena)
  • Administrari eta administrari laguntzaileen lan-poltsa

 

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek otsailaren 14tik 23 arteko epea daukate izena emateko.

Oinarriak eta bestelako informazioak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.