Udalak hauteskunde-kanpainarako espazio publikoen eta propaganda-panelen erabilgarritasuna zehaztu du

2026/11/12
Arrasateko Udalak azaroaren 29an egingo diren Estatu Espainiarreko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen kanpaina garatzeko erabilgarri egongo diren espazio publikoak eta propaganda grafikoa jartzeko panelen kokapenak zehaztu ditu. Hauteskunde-kanpainako ekitaldietarako hainbat lokal eta plaza erabili ahal izango dira doan, egutegi eta ordutegi jakinen arabera. Era berean, hauteskunde-propaganda grafikoa doan jartzeko panelak finkatuko dira hainbat gunetan.
Udalak hauteskunde-kanpainarako espazio publikoen eta propaganda-panelen erabilgarritasuna zehaztu du

Kanpainako ekitaldietarako lokal eta espazio publikoak

Ondoko lokal eta plaza hauek doan erabili ahal izango dira hauteskunde-kanpainako ekintzetarako:

Kulturateko Areto Nagusia

  • Azaroak 13: 10:00-13:00 eta 16:30-20:00.
  • Azaroak 14: okupatuta.
  • Azaroak 15: itxita.
  • Azaroak 16: goizez okupatuta; 16:30-20:00 libre.
  • Azaroak 17: 10:00-13:00 eta 16:30-20:00.
  • Azaroak 18: 10:00-13:00 libre; arratsaldez okupatuta.
  • Azaroak 19 eta 20: 10:00-13:00 eta 16:30-20:00.
  • Azaroak 21: goizez itxita; 17:00-20:00 libre.
  • Azaroak 22: itxita.
  • Azaroak 23: goizez okupatuta; 16:30-20:00 libre.
  • Azaroak 24, 25, 26 eta 27: 10:00-13:00 libre; arratsaldez okupatuta.

Gainerako espazio publikoak

  • Jokin Zaitegi plaza: edozein egun eta ordutan libre.
  • Zaldibarko pilotalekua: edozein egun eta ordutan libre.
  • Biteri plaza: okupatuta azaroaren 20an, 16:00etatik 19:00etara, eta azaroaren 27an, 14:00etatik 19:00etara. Gainerako egun eta orduetan libre.
  • Herriko Plaza Nagusia: edozein egun eta ordutan libre.
  • Sebero Altube plaza: okupatuta azaroaren 21ean, 8:00etatik 14:00etara. Gainerako egun eta orduetan libre.
  • Jose Mari Arizmendiarrieta plaza: okupatuta azaroaren 13an, 20an eta 27an, 16:00ak arte, eta azaroaren 24an, 8:00etatik 15:00etara. Gainerako egun eta orduetan libre.
  • Maiatzaren Bata plaza: edozein egun eta ordutan libre.
  • Kurtze Txiki plaza: edozein egun eta ordutan libre.
  • Sailuente plaza: edozein egun eta ordutan libre.
  • Agerre plaza: edozein egun eta ordutan libre.
  • Arimazuri plaza: okupatuta azaroaren 19an, 16:00etatik 19:00etara. Gainerako egun eta orduetan libre.

Hauteskunde-propaganda grafikorako panelak

Hauteskunde-propaganda grafikoa doan jartzeko panelak honako kokapen eta kopuru hauetan finkatuko dira (adierazpen libreko panelak barne):

  • Gipuzkoa etorbidea: 17 panel.
  • Nafarroa etorbidea: 3 panel.
  • Otalora Lizentziatua: 4 panel.
  • Uribarri etorbidea: 7 panel.
  • Musakolako Kiroldegia: 6 panel.
  • Garibai etorbidea: 3 panel.
  • Kurtze Txiki plaza: panel 1.
  • Maiatzaren Bata plaza: panel 1.
  • Santa Marina kalea: 8 panel.
  • Udalpe kalea: 2 panel.