Udalak herriko gazte langabe bat kontratatuko du

2018/11/29
Arrasateko Udalak udalerriko gazte langabe bat kontratatuko du hurrengo egunetan zehar, aldi baterako, Lanbiderekin elkarlanean eta Europako Gizarte Funtsaren finantziazioarekin

FSE laguntzak

Kontratuaren ezaugarriak

Lanpostua: Teknikaria edo teknikari laguntzailea (Kirol saila)

Egitekoa: Kirolaren Plan Estrategikoaren A ildo estrategikoa garatzea.

Kontratua aldi baterako izango da (8 hilabete, %100ko jarduna) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte bai eskaera egiteko unean bai kontratua egiterakoan:

  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Enplegu-eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
  • Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar dute.
  • Tituloa: lizentziatura edo gradua.
  • 3 HE egiaztatzea (agiriz).

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

 

Lanbiden izen emateko epea

Azaroaren 29tik abenduaren 7 ra, biak barne.

 

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.